Joan den urtean Iparraldeko itsas bazterrera izan ondoan, aurten Etxekopar kolegioko ikasle elebidunek eta opziodunek Aldude baleako bazter xoragarriak eta Banka herriak gordetzen duen gaitzeko ondare historikoa deskubritu ahal izan dituzte, urriaren 2 eta 3an.
« Rafting » kirol aktibitatearekin ongi hasi zuten egonaldia Errobia jautsiz Arrosa eta Bidarrai artean.
Ondotik, piknikatu zuten itzalean Bankako sartzean den « Kaserna » etxe zahar zaharraren ondoan.
Arratsaldean, Meategien interpretazio gunean, Olhaberrin, Mikelek kobrezko meategien aurkezpen Historikoa aurkeztu zieten, azalduz bankako kobrezko meategiak esplotatuak izan zirela lehen aldikotz erromatarren garaian.
Mikelek gidaturik beti, oihanpeko xendra bat segitu zuten mea zilo batetaraino. Mea zilo horren bisitatzera joateko, zurrezko itsasontzi ttipi ttipi bat hartu behar izan zuten eta haietako batzuek gidatu ahal izan zuten.
Arratsalde apalean, akiturik eta goseturik, plazer handiz deskubritu zuten Aldudeko Erreka Gorri aterpetxea.
Gau pausagarri baten ondotik, asteart goizean, piknika bizkar-zakuan harturik, abiatu ziren egun osorako Mendigaiak elkarteko animatzaileekin Aldude gaineko bazter miresgarriak deskubritzeko.